disko digital balioaniztun

1. Inform.
sin. DVD, DVD disko

Hainbat formatutako disko optiko digitalak izendatzeko termino generikoa (DVD bideoa, DVD audioa, DVD-ROM, DVD-R, DVD-RAM, etab.). CDaren diametro bera du (120 mm), baina hark baino 25 aldiz memoria handiagoa du eta kalitatea ere askoz hobea da. Gainera, DVDak bi aldeetan graba daitezke. Multimedian (filmak, audioa, etab.) eta datuak gordetzeko erabiltzen da.

Hasieran, DVD Digital Video Disc-en sigla zen; gerora, teknologia bideoaren alorretik beste alor batzuetara zabaltzean, Digital Versatil Disc izendapena sortu eta hedatu da.